Itzurun hondartzan dagoen Enbata kantinan izango dira kontzertuak. Talde hauek joko dute: -The Grace of Dionysus -Mammut & The Palmeras Stuck
Eduardo Laborderen Jauregi berrikusiak erakusketa egongo da Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan irailaren 9tik 24ra bitartean, egunero, 18:30etik 20:30era. Zabaltze ekitaldia ostiralean, hilaren 8an, egingo da, 19:00etan.