Torreberri Gaztetxeak Giri Eguna. Turismoari satira bat ekitaldi sorta antolatu du igande honetarako. Hemen duzue egitaraua.
Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa ikus daiteke Alondegiko Oxford aretoan, abuztuaren 14ra bitartean, egunero, 18:30etik 20:30era. Aurtengo gaia Arkitektura izan da.
Zuzendariak: Kyle Balda, Pierre Coffin eta Eric Guillon. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Animazioa, komedia.Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.Gru pertsonaiaren lehen atala oso errentagarria izan zen, eta are gehiago bigarrena; hortaz, ez da harritzekoa Gru eta haren minionsak hirugarren pelikulara ailegatu izana. Gruren etsai amorratu bihurtuko da garai bateko izar izandako Balthazar Bratt. Bestalde, Gruk anaia biki bat duela jakingo du, Dru. Ordutegia: larunbata, igandea, astelehena eta asteartea, 17:00etan.
Zuzendariak: Salvatore Ficarra, Valentino Picone. Aktoreak: Salvatore Ficarra, Valentino Picone, Vincenzo Amato, Antonio Catania, Sergio Friscia, Eleonora De Luca, Alessia D'Anna, Ersilia Lombardo, Leo Gullotta. Urtea: 2017. Herria: Italia. Generoa: Komedia. Iraupena: 88 min. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; igandean, astelehenean eta asteartean: 19:30ean.