'Albert'Zuzendaria: Karsten Killerich. Iraupena: 81 minutu. Generoa: Marrazki bizidunak. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2015. Euskaraz. Albert mutil gazte, bihurri eta traketsa da. Herriko Leopoldusen monumentua lurrera botako du nahi gabe, eta bizilagunak haserretu egingo dira berarekin. Egindako kaltea konpontzeko, benetako globo-kapitain bat ekarri nahiko du herrira, eta Egon laguna eta biak abentura ero batean murgilduko dira. Karsten Killerich daniarraren lan berriak bidaia zirraragarria kontatuko du. Ordutegia: igandean, 16:30ean.
'El editor de libros'Zuzendaria: Michael Grandage. Aktoreak: Colin Firth, Nicole Kidman, Laura Linney eta Guy Pearce. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Drama.Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016.Max Perkins munduko liburu argitaratzaile ospetsuenetakoa da; mende honetako idazle entzutetsuenen lanak jarri ditu irakurleen eskura: besteak beste F. Scott Fitzgerald, Ernest Hemingway eta Thomas Wolfe idazleenak. Talentua maite du, eta hankaz gora jarriko du AEBetako literatura. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.