Zuzendaria: Andrei Kolpin. Generoa: animaziozkoa. Urtea: 2021. Herrialdea: Errusia. Aspaldi, bakea zegoen guztien artean. Harik eta Mamu Zuriak hondamena eragin eta dena suntsituko zuela mehatxu egin zuen arte. Gizon batek bakarrik geldiaraz dezake, ausarta, indartsua eta lerdena da eta bizikletan dabil, bere izena Koschey da. Martxoaren 31n, 17:00etan, Aita Marin.
Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoaren patioa antzezlana izango da apirilaren 19an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus
Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
'Hona bostekoa!' komiki erakusketa izango da ikusgai martxoaren 27tik apirilaren 8ra Alondegiko Oxford aretoan. Mattin, Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Aritz Ibarra Agirrezabal eta Koteto komikigileen lanak izango dira ikusgai. Egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: S.J. Clarkson. Aktoreak: Dakota Johnson, Sydney Sweeney. Generoa: fantastikoa. Urtea: 2023. Herrialdea: Estatu Batuak. Cassandra Webb Manhattango paramediko bat da, trebetasun argigarriak izan ditzakeena. Bere iraganaren berri izan duten gertaerei aurre egin behar izan die, eta harreman bat sortu du hiru gazterekin, etorkizun ahaltsua izan dezaten... orainaldi hilgarri batetik bizirik irautea lortzen badute. Martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean, 19:30ean Aita Marin.
Zumaiako BHIko batxilergoko 1. mailako ikasleek Donostiako Aquariumarekin elkarlanean egindako proiektua erakutsiko dute apirilaren 9an eta 10ean Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: Apirilaren 9an, 18:00etatik 20:00etara. Apirilaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.