Gastronomiari buruzko Mundu Foroa izan da Urola Kostan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 12a, 10:25
Argazkia: Urola Kostako Udal Elkartea.

Gastronomiari Buruzko Munduko Foroa ospatu berri da Euskadin astelehenean eta asteartean. Partehartzaileek turismo produktu gastronomiko jasangarriak sortzeko sei adibide eta kasu praktiko ezagutu dituzte bertatik bertara. Horietako bat ezagutzera gure eskualdera etorri dira, Urola Kostara, hain zuzen ere Kosta Gastronomika esperientzia ezagutzera.

Kosta Gastronomika esperientziaren muina da bertako gastronomiaren sustraietara jo eta bere aberastasunean oinarritzea, enbaxadore gisa ospe eta kalitaterik handieneko produktuak erabiliz.

Foroko partehartzaileak maiatzaren 9an izan ziren gure eskualdean (besteak beste, Mexiko, Kanada, Thailandia edo Argentinako ordezkariak). Jardunaldi horretan Kosta Gastronomikaren enbaxadoreak ezagutu eta dastatu zituzten: parrilla, bisigua Orio estilora, Flyscheko olagarroa, gaztagileak, txakolina… 

Informazio gehiago hemen irakurri dezakezue.