Negozio ideia landu eta garatzeko laguntza ematen duen tailerrak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 10a, 17:42

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerraren beste deialdi bat egin du. Enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira hauek. Aurrekoa joan den udaberrian egin zen. Izen-ematea maiatzaren 15era arte izango da zabalik. 

Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat edo enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat zuzenduta daude eta bertan ekintzaileek, beren ekintzaile trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Bost saio izango dira, asteazkenetan, 2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 14ra (9:30etik 13:30era, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Landuko diren gaiak honakoak izango dira:

  1. 1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
  2. 2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
  3. 3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia
  4. 4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
  5. 5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Argibide gehiago eta izen-ematea hemen duzue.