'Musika modan' udaleku musikaletarako izen-ematea zabaldu dute

Baleike 2017ko mai. 9a, 14:57

Uztailaren 17tik 28ra bitartean egingo dira aurten udaleku musikalak. Berrikuntza bezala, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuko ditu aurten Musika modan izeneko udalekuak. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. 

HH2 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da, "musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere bai". Uztailaren 17tik 28ra bitartean emango dira, 9:30etik 13:30era eta Zumaiako Musika Jaialdiaren aurre-jarduera bezala ikusten da. 

Udalekuei izena ematen dien Musika modan hitz-joko bezala ikusten dute antolatzaileek: "musika beti modan dagoelako eta moda munduan izan dezakeen eragina adierazteko ere". Zenbait lanketa egingo dira: "Kamixeta tailerra, Musikari tailerra, Abesbatza tailerra, Dantza tailerra, Isiltasun eta entzumen, tailerra, Mindfulness... Helburua moda desfile bat egitea izango da, non gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituzten: batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu eta beste batzuek desfilatu egingo dute musikan oinarritutako lanak erakutsiaz".

Izenak Alondegiko lehen solairuan emateko aukera dago (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara), 943 861 056 telefonora deituta edo kulturetxea@zumaia.eus. Matrikularen prezioa 85 euro izango da; 65 euro familia ugarien kasuan. Izenak emateko epea ekainaren 16ra arte izango da zabalik.