Zumaiako Kirol Elkarteak batzar nagusia egingo du larunbatean, Brankan

Baleike 2017ko mai. 9a, 09:23

Zumaiako Gizarte Zerbitzuak jasotzen dituen Branka eraikineko biltegian egingo du Zumaiako Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia. Larunbatean izango da, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrengoan. 

Gai zerrenda honako puntuez osatzen da:

  1. 1. Batzarkide eta ZKE-ko organigramaren ezagutza.
  2. 2. 2014-03-22ko batzar nagusiaren berri ematea.
  3. 3. 2014, 2015 eta 2016ko balantzeen aurkezpen eta onarpena.
  4. 4. 2016-2'17 denboraldiko aurreikuspenak, aurkezpen eta onarpena.
  5. 5. Galderak eta proposamenak.

Batzarkideak izan daitezke:

  1. 18 urtez gorako pilotariak
  2. 18 urtez azpiko pilota federatuen gurasoak; pilotari bakoitzeko boto bat.
  3. Errendimendu mailako pilotarien gurasoak; pilota bakoitzeko boto bat.
  4. Eskola-kirola txapelketako parte-hartzaileen gurasoa; ahotsa soilik.