[BIDEOA] Erraustegiaren aurkako kontzentrazioa

Baleike 2017ko mai. 8a, 20:25

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, Gipuzkoako zenbait herritan kontzentrazio zaratatsuak egin dira. Zumaian Amaiako plazan izan da protesta ekitaldia, 19:00etan. Txilibitu, zartagin edo kazuelekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin nahi duen erraustegiaren aurka azaldu dira. Manifestazioa ere egin dute: Erribera zeharkatuta, Beheko Plazara heldu dira.