Etxabe-Etxeberria bikotea esku pilota txapelketatik kanpo geratu da

Baleike 2017ko mai. 4a, 14:21

Esku pilota txapelketa herrikoiaren laugarren jardunaldia jokatuko da bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera, Odietan. Aurretik, baina, aldaketen berri eman du antolakuntzak, bikote bat, Etxabe eta Etxeberriak osatutakoa, kanpoan geratu delako. 

Antolakuntzako kide Jexux Iribarrek eman du honen berri. Bere esanetan, "Etxeberria zumaiar pilotaria gaixo dago eta ez da gai txapelketan parte hartzeko; bere bikoteak, Etxabe Aizarnazabalgoak, ez du aurkitu Zumaiako bikote bat lehena ordezkatzeko".

"Txapelketaren aurretik Etxeberria bajan zegoen, baina jokatzeko moduan izango zela pentsatzen zen. Bere lekua Larrarte aizarnazabaldarrak bete du lehenengo bi jardunaldietan. Baina, pasa den ostiralean jakin zen Etxeberria ez zela aurtengo ekitaldian parte hartzeko gai izango. Etxabek, ordea, ez du berekin jokatzeko zumaiarrik aurkitu. Nahiz eta bi pilotarien parte-hartzea galerazteak txapelketa beraren ordutegian aldaketa nabariak suposatu, arautegia errespetatu beharrean gara: bikote parte-hartzaileak herritarra edo herriarekin zer ikusi edo lotura duenak izan behar du, edo, baldintza horren faltan, bietako batek, behintzat, herrikoa izan behar du".

Hemen duzue jarraian txapelketaren egutegia nola geratzen den.