Benito Lertxundik uztailean emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Baleike 2017ko mai. 3a, 10:14

Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua emango du uztailaren 22an Zumaian, Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak aurrez salgai daude dagoeneko.

Zumaian turismo bulegoan daude salgai eta Zarautzen Garoa liburudendan. Interneten entradium.com webgunearen bitartez ere erosi daitezke. Aurrez erosita 22 euroko prezioa dute; leihatilan erosita 25 euroan.