Maiatza eta ekainean ordutegi jarraia liburutegian

Baleike 2017ko api. 28a, 09:06

Santelmoak amaitu eta berehala azterketak prestatzeko garaia izaten da. Hori dela eta, ordutegi jarraian zabalduko da liburutegiko ikasgela maiatzean eta ekainean.

Maiatzaren 2tik aurrera, 4. solairuko ikasgela 09:30-20:00 bitartean zabalik izango da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ohiko ordutegia izango du: 09:30-13:30. Haur eta helduen liburutegietak ohiko ordutegian egingo du lan.