Trafiko mozketak Getariako triatloia dela eta

Baleike 2017ko api. 27a, 09:52

Datorren larunbatean, hilak 29, Getariako triatloiaren III. edizioa ospatuko da. Triatloia 16:00etan hasiko da eta gutxi gora behera 18:30era arte luzatuko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean. 

Hona hemen esanguratsuenak: 

ZUMAIA:

Zumaiatik Getariara: N-634 errepidea itxita egongo da 16:00-17:30 bitartean.

  • Zarautzetik bueltan AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.

Zumaiatik Zarautzera: N-634 itxita egongo da 16:15-17:30 bitartean.

  • AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.

Zumaiatik Meagara: Oikiatik errepidea zabalik egongo da, baina arretaz gidatu beharko da, aurkako noranzkoan lasterketa igaroko delako.

MEAGA:

Meagatik Zumaiara: GI-2633 errepidea itxita 16:15-17:30 bitartean.

Meagatik Zarautzera: GI-2633 bi noranzkoak zabalik egongo dira.

Meagatik Getariara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 16:00-17:15 bitartean.

GETARIA:

Getariatik Zumaiara: N-634 errepidea zabalik egongo da, baina Gaztetape hondartzako bidegurutzea Ertzaintzak kontrolatuko du, kirolarien sartu irtenak lehenetsi eta babesteko. Trafiko beraz, gelditu egingo da momentu puntualetan (lasterkariak igarotzen direnean).

Getariatik Meagara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 16:00-17:15 bitartean.

Getariatik Zarautzera: N-634 errepidea zabalik bi noranzkoetan. Arretaz gidatu beharko da Getariako sarrera-irteeran.

ZARAUTZ:

Zarautzetik Zumaiara: AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.

Zarautzetik Getariara: N-634 errepidea zabalik bi noranzkoetan. Arretaz gidatu beharko da Getariako sarrera-irteeran.

Zarautzetik Meagara: GI-2633 bi noranzkoak zabalik egongo dira.

ASKIZU ETA SAN PRUDENTZIO:

Askizu eta San Prudentziotik Zumaiara: errepidea zabalik egongo da.

Askizu eta San Prudentziotik Getariara: errepidea ixita 16:00-17:15 bitartean.

Bestelako aldaketak:

Herrerieta, Balenziaga, potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzotik:

  • Meaga aldera: errepidea itxita egongo da 16:15-16:45 bitartean.
  • Udaletxerantz eta Zarautzerantz: N-634 zabalik, baina arretaz gidatu beharko da, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.

Autobusei dagokionez, Lurraldebusek ohiko zerbitzua eskainiko du, nahiz eta, kirolarien segurtasuna bermatze aldera, ordutegi aldaketak egon daitezkeen. Dena den, gogoratu, San Telmoak direla eta, Zumaiako geldiunea Patxita Etxezarretan egingo duela, Txomin Agirre Kaiara sartu gabe.