[BIDEOA] Hamar puntuko olatu ikusgarria lortu du Alex Urangak Tahitiko Teahupoon

Baleike 2017ko api. 26a, 21:21

Munduko Bodyboard Zirkuituko bigarren proba ari da jokatzen egunotan Tahitiko Teahupoo olatu famatuan. Alex Uranga hamabi onenen artean sailkatu da dagoeneko eta, bigarren errondan, orain arte txapelketan ikusi den saiorik ikusgarriena osatu du, 18.67ko puntuazioareki., Tartean, hamar puntu eman dizkion tutu perfektua egin du olatu ikusgarrian. Bideoan ikus ditzakezue hamar puntu eman dizkion maniobra eta kanporaketa berean hartutako beste bi olatu bikain.