'Mami Lebrun' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko api. 26a, 14:07

Maiatzaren 5ean Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlana izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko honako formularioa bete beharko duzue. Bazkide zenbakia edo bazkide denaren izena sartu beharko duzue, bestela ezingo dugu eta konprobatu bazkideak zareten edo ez. 

Saridunen izenak maiatzaren 3an emango ditugu jakitera. Hartu parte zozketan eta zorte on!

Erlazionatuak

Mami Lebrun

baleike 2017 api 26 Zumaia