SANTELMOAK

Ajearen aurkako zortzi erroko erremedioa

Baleike 2017ko api. 25a, 12:36

San Telmo bigarren eguna, herritar askok oraindik ere tripak mugituta izango dituzte asteburuan egindako gehiegikerien ondoren. Horrek badu erremedioa, edo hala diote: olagarro zopa platerka bat. Urtero bezala, Pulpo elkartean zopa mota hau banatu dute bertaratutakoen artean. Ajearekin inguratu dena indarberrituta atera da.