Aldaketak pilota jaialdiko lehen partidan

Baleike 2017ko api. 24a, 12:37

Gaur arratsaldean Aitzurin jokatuko den pilota jaialdiko lehen partidan aldaketak egin behar izan ditu Asegarcek. Arretxe II.aren ordez Victorrek jokatuko du, eta Larunberen partez Imazek. Bestalde, karteletan jaialdia 17:00etan hasiko dela dioen arren, 17:30ean hasiko da lehen partida. 17:00etan takilak irekiko dira sarrerak saltzeko.