SANTELMOAK

[BIDEOA] Banderaren igoera eta San Telmoren martxa

Baleike 2017ko api. 24a, 08:54

Gauerdian igo du Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiak Kofradiako bandera, danborradak San Telmoren martxa jotzen zuen bitartean. Jendetza bildu da Erribera kalean eta kofradia inguruan uneaz gozatzeko. Bideoan ikus dezakezue.

Bandera igo aurretik, kofradia barruan omenaldia jaso zuten Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiak eta Jose Miguel Irigoien ermitako zaindariak. Urruzunok Kofradiaren zapia eta txapela jaso zituen; eta Irigoienentzat, zapiaz gain, San Telmoren ermitako irudia duen oroigarri bat.