SANTELMOAK

Santelmoek banderaren igoerarekin egingo dute eztanda gaur gauean

baleike 2017ko api. 23a, 11:36

Santelmo bezpera dugu gaur, eta ohi denez, banderaren igoera egingo da gauerdian Kofradian. Aurten, Jose Luis Urruzuno arrantzale ohia izango da ohorea izango duena. Joxe Migel Irigoienek ere bere omenaldia jasoko du 23:30ak aldera Kofradian bertan.

Arbustain motor elkarteak Jose Luis Urruzuno izendatu du aurten Santelmotako banderaren igoera egiteko. Ilusioz hartu du betebeharra arrantzale ohiak eta sentimenduarekin egingo du zeregina gauerdian. Berarekin batera, Joxe Migel Irigoien izango da. Elkarteak, 36 urtez San Telmo ermitan egin duen lana goraipatu nahi izan du omenaldi txiki batekin.