Argazkiak: Herri galdeketaren aldeko olatu erraldoia

Baleike 2017ko api. 22a, 21:20

Jendetzak hartu du parte maiatzaren 7ko herri galdeketaren aldeko kalejiran. 19:00ak aldera ekarri dute bozka kutxa Arranplara traineruan, eta handik Erribera kalea zeharkatu eta Odietako frontoiraino eraman dute dozenaka eta dozenaka zumaiarrek. Jai giroan ospatu nahi zuen Ontziratuk herri galdeketa eta halaxe izan da, maiatzaren 7a izango denaren aurrerapen ezin alaiagoa. Bilduma honetan dauzkazue kalejirako argazkiak.