Pulpoko gazteek Euskal Ligara igotzea lortu dute

Baleike 2017ko api. 22a, 20:37

Pulpo eskubaloi taldeko neskek Euskal Ligan jokatuko dute datorren denboraldian, asteburuan Lubaki kiroldegian jokatzen ari den igoera fasean nagusitu eta gero.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txapeldunak ari dira Euskal Ligarako txartela jokatzen Lubaki Kiroldegian. Azken jardunaldia bihar jokatuko den arren, atzo eta gaur jokatutako bi jardunaldietan emaitzekin dagoeneko Pulpok ziurtatuta du Euskal Ligarako txartela. Hauek dira Pulpoko kadete eta jubenil mailako taldeek lortutako emaitzak:

Kadeteak
Pulpo 33-10 Eharialdea
San Adrian 35-27 Pulpo

Jubenilak
Pulpo 21-18 Eharialdea
San Adrian 19-19 Pulpo 

Bihar Eharialdea eta San Adrianen arteko partidak jokatuko dira, baina txapelduna Pulpo izango da emaitza edozein delarik.