Bosgarren errondara pasa da Imanol Yeregi Zarautzen

Baleike 2017ko api. 22a, 14:15

Gaur eguerdian jokatu berri du Zarautz Pro surf txapelketako laugarren errondako kanporaketa. Bigarren izan da, Batistaren atzetik. Aurrera egin du hala ere, eta dagoeneko hamasei onenen artean da. Bazkalondoren hasiko da bosgarren erronda.  

Laugarren errondako emaitza:

1. Batista 14.30
2. Yeregi 13.27
3. Cloarec 10.00
4. Rapoza 9.94

Bosgarren erronda (hirugarren kanporaketa):

Ribeiro
Aranburu
Boyer
Yeregi