SANTELMOAK

'Ez ezetz da! Emakumeok festara!' lelopean argazkia ateratzera deitu dute

Baleike 2017ko api. 21a, 21:33

Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deialdia egin du bihar, larunbata, 14:00etan, emakumeak Torreberrin bildu eta argazkia ateratzeko, erasorik gabeko jaiak aldarrikatzeko. Hemen dauzkazue bidali diguten oharra eta osatu dute protokoloa. 

Hemen dia Santelmuak! Festa usaia nabari da kaletan! Kaliak, gauak ta egunak guriak diala gogorarazi nahi deu beste behin, baño zoritxarrez festak ere eztaude erasotatik salbu. Irain, lizunkeria, ukimen ta bestelako nahi ez ditugun jarrera asko sufritu behar izaten ditugu festetan e, ta horren aurrian askatasunez gozatzeko espazioak sortu ta gure lekua itea goaz.

Gutako bakoitzak erasuan aurrian autodefentsaz erantzuteko aukera dakaula aldarrikatu nahi deu. Ta era berian, baliabidiak eskaini nahitugu erasoen aurrean norbaitek informaziua, laguntza, babesa o erantzuteko esparruik nahiko balu. Hortako erasuan aurkako protokolo feminista bat sortu deu. Txosnetan honakua bermatzeko neurriak hartu dia, ta hortaz gain, tabernariei protokolua aplikatzeko gonbita luzau dieu.

 

Aurtengo hontan, salaketa telefono bat e eongoa martxan festek irauten duten bitartian: 12:00tatik 22:00eta. Telefono zenbakia honakua da: 642148955.

Festak askatasunez gozatzeko dialako, bihar, larunbata, Berdintasun Foruak ta mugimendu feministak antolatuta, neskon argazki masibua ateako deu, “Ez, ezetz da! Emakumeok festara!” lemapian. 14:00tan Torreberri parian elkartuko gea.

Gozatu, dantzatu, askatu!