SANTELMOAK

Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izango da aurten

baleike 2017ko api. 21a, 13:48

Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 23tik 30era izango da, eta jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidali beharko dira.

Jakintza Berrik antolatzen duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izango da aurtengoa. Edozeinek ahalko du bere argazkia jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidali, izan ere, bi mailetan banatuko dute lehiaketa: haurrak eta helduak.

Lehiaketan parte hartzeko betebeharrak honako hauek izango dira:

- Mezu bakoitzean argazki bana

- Gehienez hiru argazki egileko

- Argazkiaren izenburua

- Egilearen izen-abizenak eta adina

- Telefonoa

Sariak ere izango dira. Haurren mailan plaka, argazki sarituaren handitua 30x45 eta SD 8GB txartela. Helduen kasuan berriz, bi pertsonentzako afaria Zalla tabernan, plaka, argazki sarituaren handitua 30x45 eta SD 8GB txartela.