ZISKEko gazteak bikain ibili dira Gipuzkoako Surf txapelketan

baleike 2017ko api. 19a, 10:11

Astelehenean eta asteartean jokatu zen Gipuzkoako Surf txapelketa Zarauzko uretan eta ZISKEko gazteek maila ezin hobea erakutsi dute.

Gizonezkotan, eta 14 urte azpiko mailan, Luken Kortak hirugarren postua lortu zuen. Nesketan berriz, 12 urte azpiko kategorian, Janire Gonzalez-Etxabarri lehenengoa izan zen. Bere ahizpa Annette aldiz, bigarren postuan sailkatu zen.

Aipatzekoa da Luken Kortak erabili zuen taula Zumaian eginda dagoela. Hain zuzen, herriko pyme batek sortutakoa da eta taula ekologikoa da.