SANTELMOAK

Azken egunak ostiraleko bertso saiorako sarrerak erosteko

baleike 2017ko api. 18a, 13:50

Urtero bezala, Santelmoen lehen egunean, bertso jaialdia izango da Aita Mari aretoan, 22:30ean. Sarrerak aurrez daude salgai Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan, 8 euroan.

Sei bertsolarik girotuko dute festen lehen gaua. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Jon Maia izango dira aurtengo bertso saioko protagonistak. Gai-jartzaile lanetan berriz Unai Manterola izango da.