Ostegunean jarriko dira salgai San Telmo eguneko pilota jaialdiko sarrerak

Baleike 2017ko api. 18a, 11:03
IƱaki Artolak Lasoren kontrako kanporaketa jokatuko du Zumaian. Argazkia: Asegarce

Apirilaren 24an esku pilotako bi partida jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan, 17:30ean hasita. Sarrerak ostegunean jarriko dira salgai frontoian bertan, 17:00etatik 19:00etara, 20 euroan. Jaialdiaren egunean, 17:00etan irekiko da leihatila.

Jaialdiko lehenengo partida binakakoa izango da, Arretxe II-Albisu eta Arteaga-Larunbe bikoteen artean. Jaialdiko partida nagusia Artola eta Lasoren arteko buruz-burukoa izango da, Banakako Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa.