'Zirriborro' ikuskizunerako gonbidapenak bihartik aurrera banatuko dira haur liburutegian

Baleike 2017ko api. 17a, 10:27

Badut taldeak Zirriborro izeneko ikuskizuna ekarriko du ostegunean Zumaiara. Berez, Haur liburutegiak antolatutako ekitaldia da, baina, tamainagatik, Alondegiko Oxford aretoan egingo da, 17:30etik aurrera. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako lana da.

Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurretik, haur liburutegian, asteartetik aurrera.