Pulporen harrobiko taldeek ezin izan dute irabazi beraien finaletan

Baleike 2017ko api. 16a, 20:36

Corrales de Buelna (Kantabria) eta Agredako (Soria) eskubaloi txapelketak jokatu dira asteburu honetan. Pulporen harrobiko taldeak izan dira bietan eta baita finalera heltzea lortu ere. Amaieran, baina, ezin izan dute irabazlearen garaikurrekin itzuli. 

Hasteko, eguerdiko 12:15ean, alebin nesken mailako finala jokatu da Kantabriako herri honetan. Zumaiarrek Alacanteko Elx hiriko taldea zuten aurkari. Pulpokoek ezin izan dute garaipena lortu, 19-14 emaitzarekin galdu ondoren.

15:30ean jokatu dute Agredan infantil mutilen finala Alcala de Henareseko Iplaceak eta Neumaticos Bayona Pulpok. Partida berdindua izan da eta azken unera arte izan da emozioa. Amaieran, baina, madrildarrak izan dira nagasu 14-13 emaitzarekin.

Ez dute txapelketak irabazterik izan, baina maila ederra erakutsi dute Pulporen harrobiko bi taldeek.