Jesukristoren berpizkundea irudikatu dute Arritokietan

Baleike 2017ko api. 16a, 11:16

Kristautasunaren arabera, gurutzean hil eta hirugarren egunera berpiztu zen Jesukristo. Gertaera hau irudikatu dute gaur, Pazku Igandea, Arritokietan egindako Resurrexitean. 

Jarraian, Jesukristoren eta Ama Birjinaren irudiak prozesioan eraman dituzte alde zaharreko kaleetan zehar parrokiraino.