Doako autobus zerbitzua Kursaalera joateko

Baleike 2017ko api. 8a, 16:33

Kursaal Zentroak berak zuzenean programatzen dituen ekitaldiak ikustera joateko doako autobus zerbitzua izango da aurrerantzean Zumaiatik, Getariatik eta Zarauztik, hiru udalek Kursaal Eskura egitasmoan parte hartzeko akordioa egin baitute. Ekimen hau martxan dago lehendik Debagoienean, Debabarrenean eta Urola Garaian. Lehen aukera apirilaren 22an izango da, Txaikovskiren Belgartxen aintzira obra klasikoaz gozatzeko.

Zer egin behar da zerbitzua erabiltzeko?

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http:// www.sarrerak.kursaal.eus

Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Zumaia: kulturetxea@zumaia.eus / 943 861056

Getaria: info@getariaturismo.eus / 943 140957

Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120

Autobusa Zumaia, Getaria eta Zarauztik abiatuko da, eta Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:

Zumaia:18:40, zineko autobus geltokia

Getaria:18:50, autobus geltokia

Zarautz:19:00, Batzoki aurreko autobus geltokia

Ordu Gaztea: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da:

Zumaia: 943 861056
Getaria: 943 140957
Zarautz: 943 005120

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Kursaal Eskura egitasmoak Urola Kosta eskualderako atondu duen lehen hitzordu honetarako izen-emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) apirilaren 18an amaituko da.

Lehen hitzordua apirilaren 22an, arratsaldeko 20:00etan, izango da Kursaal Auditorioan, Txaikovski Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Vladimir Fedoseyev zuzendariaren batutapean.

Txaikovskiren musika-jeinuak bere indar eta edertasun guztia berreskuratuko du, protagonistak musikari errusiarrak izango dituen kontzertu honetan. Konposagilearen errepertorioan giltzarri diren  Beltxargen aintzira balletaren suitea eta Pianoaren 1. kontzertua beren handitasunean entzun ahal izango dira.

Sarrerak: 51 / 41 / 33 / 27 / 12 €