Abaila batean pasa da Itzulia Zumaiatik

Baleike 2017ko api. 6a, 14:09

Aurreikusitakoa baino lehenago pasa da Euskal Herriko Itzulia Zumaiatik. 13:53etarako zegoen jarrita ordua, baina 6-7 minutu lehenago sartu da pelotoia Patxita Etxezarreta kalean. Abiadura galantarekin zeharkatu du pelotoiak herria Itziarrera bidean.