KORRIKA ZUMAIAN

Korrika txikia: argazkiak

Baleike 2017ko api. 4a, 16:25

Korrika txikiak zeharkatu du gaur arratsaldean Zumaia. Ekitaldian parte hartu dute Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Joseko ikasle eta irakasleek. Momentu hunkigarriak bizi izan dira eta guztiak bat, euskararen alde egin dute korrika.

Goizaldean pasako da 20. Korrika Zumaiatik. Aurretik, eskolako ikasle eta irasleek euskararen festa ospatu dute ibilaldi txiki bat eginez. Gurasoak ikusle bihurtuta, pozik eta irribarrez osatu da Korrika txikia.