Gerragatik kanporatuak izan ziren gizon-emakumeak omendu ditu Foru Aldundiak

Baleike 2017ko mar. 30a, 08:29

Tropa faxistak Gipuzkoan sartu ondoren beraien herrietatik kanporatuak izan zirenen aldeko omenaldiak aurrera doaz. Pasa den otsailean Zumaiako herriak gogoratu zituen erbestera bidalitako pertsona hauek. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ekarpena egin du. 

Atzo arratsaldean egin zen omenaldi ekitaldia Donostian, Diputazioan. Markel Olano buru duen erakundeak hartu zituen kanporatuak izan ziren gizon-emakume hauek eta beraien sendiak. Bertan izan ziren Zumaiako hainbat lagun. Ekitaldian zehar, Ama, nora goaz? dokumentala eman zen. Ikus-entzunezko hau Donostian egiten den Giza Eskubideen Zinemaldian emango da, igandean, 16:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Jakitera eman zenez, pelikula bera Zumaiako zine aretoan emango da hemendik gutxira.

Argazkiak Peio Romatetenak dira. 

Erlazionatuak

BIDEOA: Oraindik da atzo

Baleike 2017 ots 12 Zumaia