Korrikaren hasiera zuzenean

Baleike 2017ko mar. 29a, 15:56

Otxandiotik (Araba) abiatuko da bihar 17:00etan 20. Korrika. Hasiera ekitaldia hemen bertan ikus dezakezue, EITBren eskutik. Gogoratu Zumaiara apirilaren 5eko goizaldean iritsiko dela, asteartetik asteazkenerako gauean, 2:54ean. Baleikek Moilako zatia egingo du, oinezkoen zubiaren paretik AEKren euskaltegiraino. Elkarteko bazkide eta Baleikezale guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera!