2017/03/30 22:00etan

Zinema

Zinegoak: Oriented

Zinegoak: Oriented
Aita Mari aretoa, Zumaia

Bilboko Zinegoak jaialdian emandako beste pelikula bat ikusteko aukera izango da bihar Zumaiako Aita Mari zinean. 22:00etan izango da saioa.

ORIENTED

ZUZ: Jake Witzenfeld Israel, Erresuma Batua / 2016 / 80’ Jatorrizko bertsioan (arabieraz, ingelesez eta hebreeraz) gaztelaniazko azpitituluekin. 

Gazteak dira, unibertsitate tituluak dituzte, mutil modernoak dira, eta erakutsi nahi dute belaunaldi berri bat ordezkatzen dutela: Khader, Fadi eta Naeem-ek ez dute israeldar pasaporterik baina edozer gauzaren gainetik palestinartzat hartzen dute beren burua. Begetariano, ateo eta feministak ere dira. Eta gauza guztien gainetik, gayak dira. Naemek arazoak ditu armairutik ateratzeko, bitartean, Khader pausu bat aurrerago doa: bere mutil-laguna israeldarra da. Guztiak outsidersak dira, eta hori da batzen dituena. Tel Aviveko parranda luzeetako anonimotasunean murgildu daitezkeen arren, azkenean beti egiten dute topo errealitatearekin: israeldarrei bizkarra ematen dien familia, eta edozein palestinar, hetero edo gayen aurkako aurreiritziak dituena. Gatazka politikoak dena menderatzen du.

Bete-betean asmatzen duen dokumental ausarta. Bere hiru protagonistak antzekoak eta oso ezberdinak dira aldi berean. Zuzendari britainiarrak oso ondo harrapatzen ditu euren zalantzak, beldurrak, maitemintzeak, momentu triste eta zoriontsuak. Horri esker, ikuslea oso erraz jarriko da protagonisten lekuan.