Uxategiko entsegu lokaletarako eskaerak egiteko azken egunak

Baleike 2017ko mar. 28a, 11:24

Uxategiko eta Ubillos atzealdean dauden entsegu lokaletarako eskaerak egiteko epea ostiralean amaituko da. Bost areto daude Arritokieta azpiko Uxategian eta beste hiru Ubilloseko atzealdean. Erabilpena Dardara Musika Kolektiboak kudeatzen du. Aurrez lokaletan dauden taldeek ere hitzarmena berritu beharko dute.

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

  1. - Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko
  2. - Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da.

  1. - Izen-emate orria behar bezala beteta.
  2. - Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan).
  3. - Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria.

Informazio gehiagorako: Alondegia kultur etxea (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean): 943-861056 / kultura@zumaia.eus, edo dardarazmk@gmail.com