'Moonlight' eta 'Batman Lego' pelikulak emango dira asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2017ko mar. 24a, 10:40

Bi pelikula izango dira asteburu honetan Aita Mari zinean. Alde batetik, Moonlight estatubatuarra, eta beste aldetik, umeentzat zuzenduriko Batman Lego filma.

Moonlight filmak hiru Oscar sari irabazi ditu, horien artean, pelikula onenaren saria. Tarrel McCraney idazlearen liburu batean oinarrituta dago filma. Chironek haurtzaro eta nerabezaro gogorrak izan ditu, baina, azkenean, maitasuna ezusteko leku batean topatuko du. Familiako kideek ez dute ulertzen, ordea. Hori gutxi balitz bezala, auzoko jendearen jarrera bortitzei aurre egin beharko die.

Emanaldiak ohiko ordutegian izango dira. Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Haurrentzako pelikula ere izango da igandean, 16:30ean. Animazioko film honetan Lego panpinak Batmanen istorioko pertsonaia bihurtuko dira. Hemen duzue Batman Lego pelikularen trailerra.