Ismael Manterola Getarian izango da bertako Kofradia Zaharrari buruz hitz egiteko

Baleike 2017ko mar. 24a, 10:09

Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta Getariako Kofradia zaharra: getariar guztien arte-ondare kolektiboa izeneko jardunaldian parte hartuko du Ismael Manterolak gaur arratsaldean. Berekin izango da Ana Maria Benito historialaria eta arkeologoa ere. Mahai-ingurua arratsaldeko zazpietan izango da Ulpiano Etxean.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak Kofradia Zaharraren utzikeria egoera dela eta, hausnarketarako bidea ireki nahi du. Horretarako Getariako Kofradia zaharra: getariar guztien arte-ondare kolektiboa izeneko mahai-ingurua antolatu du. Bertan izango dira Ismael Manterola Arte Historialaria eta Ana Maria Benito historialaria eta arkeologoa.