Musika Eskola urtebete doa Oikian klaseak ematen erantzun apartarekin

Baleike 2017ko mar. 23a, 19:05

Apirilean izango da urte bat Zumaiako Musika eta Dantza Eskolatik Oikiara eguerdi partean klaseak ematera joaten hasi zirela. Proiektu hau ilusio handiarekin jarri zuten martxan eta erantzuna aparta izan da. 

Ikasle, guraso eta Oikiako eskolak harrera zoragarria egin dietela azpimarratu dute Musika eta Dantza Eskolatik. "Itziar Garciarenak, Oikiako Eskolako zuzendariak, balorazio oso ona dela esan digu bai guraso, baita ere ikasleen aldetik", diote. Astean lau egunetan ematen dira klaseak eta eguerditan izateak asko lagundu duela nabarmendu diete. "Izan ere ikasle askok ez omen dute aukerarik arratsaldetan Zumaiara jaisteko eta era honetan parte hartzen dute musika ikasgaietan".

Ekainean ikastaro desberdinak eskainiko dituzte helduentzat. "Musika eta Dantza Eskolaren helburuetako bat bait da ahalik eta pertsona gehienengana iristeea da", adierazi dute.

Martxoaren 30ean, 18:30ean, Oikiako Frontoian entzunaldi bat izango da. Bertan, musika tailerra, trikitixa, gitarra eta pianoa entzuteko aukera izango da.