40 zumar landatu dituzte Forondan gaur egin den Zuhaitz Egunean

Baleike 2017ko mar. 18a, 17:53

Gaur goizean egin den Zuhaitz Egunean 40 zumar landatu dira Forondako mendian. Zerynthia Tximeleta Elkartearekin elkarlanean egin da ekintza eta helburua W-Zuria tximeleta espeziea babestu eta honen hazkundea bultzatzea da. Argazkiak Sara Utrerarenak dira.