'Kalea guztiona al da?' erreportajea argitaratu du Argiak, besteak beste, Zumaiako kasuaren inguruan

Baleike 2017ko mar. 18a, 09:24

Errepide bazterrean jarritako pankartak ongietorria ematen die gidariei: “Zumaiara sartzen ari zara, mantsotu zure adierazpen askatasuna”. Kalea Guztiona Da ekimeneko kideek jarria da, beste hainbat gauzarekin batera, kartel, pankarta eta muralak arautzeko Udalak onartu nahi duen ordenantzarekiko desadostasunez. Udaletik eztabaida bera absurdutzat jo duten arren, Urola Kostako herri honetan adierazpen askatasunaren aldeko borroka lokala abiatu dute. Ez dira bakarrak, herri askotan ari baitira onartzen halako ordenantzak.

Hala hasten da Lander Arbelaitz kazetariak Argiarako idatzitako erreportajea. Adierazpen askatasuna vs. Garbiketa ordenantzak azpititulua jarri dio eta, Arrasate, Lekeitio eta Zumaiako kasuetan oinarritu da. Zumaiari dagokionez, Kalea Guztiona Da mugimenduko kideekin eta Jon Iraola zinegotziarekin hitz egin du.

Hemen irakurri dezakezue erreportajea.