Aparkalekuak arautzeko ordenantza aho batez onartu da, udazkenean berraztertzeko konpromisoarekin

Baleike 2017ko mar. 16a, 20:22

Udalbatzak aho batez onartu du Zumaiako aparkalekuak arautzeko ordenantza, behin uda pasata, prozesu parte-hartzaile baten bitartez sistema berriro aztertzeko baldintzarekin. 

Halaxe adostu dute EAJk, PSEk eta EHBilduk. Horrez gain, aurten egoliar txartelak doan izango dira, PSEk aurkeztu eta EHBilduk babestutako emendakinari esker –EAJk abstentzioa eman du–. Astelehenean bilera irekia egingo da herritarrekin ordenantzaren nondik norekoak azaltzeko (Alondegian, 1830ean). Ekainaren 15etik irailaren 15era egongo da ordenantza indarrean.

Bihar zabalago landuko dugu gaia.