Maider Zabalegiren 'Hitz debekatuak' abestiaren bideoklipa Zumaian grabatu da

baleike 2017ko mar. 16a, 09:22

Alaitz eta Maider bikote musikalean egin zen ezagun duela 20 bat urte Maider Zabalegi oiartzuarra. Orain proiektu berri bati ekin dio bakarlari gisa 'Zuei' izeneko diskarekin. Lehen abestia, 'Hitz debekatuak', estreinatu berri du, eta honen bideokliparen hainbat irudi Itzurun eta San Telmo inguruan grabatu dira.

Bakarlari bezala atera duen lehen diska honek 10 abesti ditu guztira. Maitasuna eta askatasuna dira lan honen ardatzak.