AEK-ko beteranoak martxoko Baleiken

Baleike 2017ko mar. 13a, 17:13

Korrika, euskararen aldeko martxa apirilaren 5ean pasako da Zumaiatik eta horren atarian AEKn orain hamarkada batzuk aritu ziren lau lagun, irakasle bat eta hiru ikasle, elkarrizketatu ditugu euskararen inguruan dituzten inpresioak jasotzeko. 

Martxoaren 3an aurkeztu zuen Ismael Manterola Ispizua EHUko irakasle eta arte adituak Maite ditut maite, XX. mendeko euskal artearen inguruko liburua. Pare bat ordu lehenago elkartu ginen berekin liburuaren eta arte garaikidearen inguruan hitz egiteko. 

Julen Izarrak Nevermind Trio jazz hirukotean jotzen. Orain hilabete gutxi atera dute beraien azken diskoa, Onena heltzear dago. Jazzari buruz aritu gara hizketan.

Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketa gero eta hurbilago dago eta herriko zenbait alorretako kideak galdetzen jarraitzen dugu. Oraingoan kirol eta ekonomia arloetako lagunak elkarrizketatu ditugu.