Martxoaren 22an, asteazkena, 18:30ean, lore eskaintza egingo da monolito aurrean. Martxoaren 25ean, berriz, 18:30ean hasita, kontzentrazioa egingo da Iruñean, udaletxeko plazan.
Zumaiako bizilaguna den Peio Aizpururen anaia, Dionisio Aizpuru, izan zen 1984ko martxoaren 22an hil zutenetako bat. Hemen duzue 2016ko abenduko Baleike aldizkarian gertakari honen inguruan atera genuen erreportajea.