'Lion' eta 'Blinky Bill' pelikulak, asteburuan, Aita Marin

Baleike 2017ko mar. 10a, 09:32

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Marin: helduentzako Lion eta haurrentzako Blinky Bill marrazki bizidunen pelikula.

Dev Patel, Sunny Pawar, Nicole Kidman, Rooney Mara eta David Wenham aktoreek antzeztutako pelikula australiarra da Lion. Pelikula onenaren Oscarretarako hautagaia izan da.

Pelikula ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.

Igandean, 16:30ean, haurrentzako Blinky Bill marrazki bizidunen pelikula emango da. Hemen trailerra.