Maria eta Josen egiten ari diren lanek eskolako jardueran eraginik ez dutela izango adierazi du zuzendaritzak

Baleike 2017ko mar. 9a, 13:49

Konfiantzaren pedagogia izeneko pedagoia sistema berria jarriko du abian Maria eta Jose ikastetxeak datorren ikasturtetik aurrera. Sistema berri hori hartuko duen espazioa egokitzeko lanak hasi dira eta ikastetxetik lasaitasun mezu bat igorri nahi izan dute. 

Maria eta Jose ikastetxeko zuzendari Isaak Aranberrik jakitera eman duenez, pedagogia mota honek hainbat esparrutan izango du eragina, "baita arkitektonikoan ere. Orain arteko ohitura arkitektonikoak aldatuko dira. 0 eta 3-4 urte bitarteko umeek behar dituzte baliabideetara egokituko dira espazio hauek".

Bidabeazpira ematen duen eraikinaren zatian kokatuko da espazio hau. Obrak hasita daude dagoeneko eta ekainerako amaitzea aurreikusten da. "Eskolako jarduera ez dute lan hauek moztuko, egun zehatz batzutan kenduta. Eskolatik kanpo egiten diren jardueratan ere (dantzak, ingelesa, capoeira eta kiroldegikoak) bere horretan mantenduko dira", adierazi du.