Berdintasunaren aldeko aldarria egin dute GKN-n ere

Baleike 2017ko mar. 8a, 13:16

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, GKN Driveline Zumaia enpresan ere berdintasunaren aldeko deia egin dute. 'Zer egin dezaket GKNko berdintasunaren alde?' galdera erantzun dute langileek. 

Bestalde, beraientzat esanguratsuak diren emakumeen argazkiak zintzilikatzeko aukera izan dute. Galdera erantzun edo argazkiak zintzilikatu dituztenen artean zozketak egin dira. 

Enpresa bertan jarritako pantaila batean azaltzen zen bezala, gaur egun enpresak dituen 402 langileetatik 37 dira emakumeak, hau da, %9a.