Errigorako olioak eta kontserbak erosteko aukera dago Zumaian

Baleike 2017ko mar. 6a, 17:00

Nafarroako Erriberan euskara sustatzeko kanpaina jarri zuen abian Errigora ekimenak. Bere unean Erriberako produktuekin osatutako otarrak saldu zituzten. Orain olioa eta kontserbak ere salduko dituzte.

Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, #ESKUTIKeskura.

Hemen duzue Errigoraren inguruko informazioa. Produktu hauek eros daitezke Zumaian Inpernupen edo Errigoraren webgunean.